Palestina Estatuko lurralde-antolaketa

Palestinako Estatuaren Gobernazioak.
Gorriz De facto palestinar agintzariek kontrolatzen dituztzen zonaldeak.

Palestinako Estatuaren lurralde-antolaketa 1994ko Osloko akordioen ondorioz ezarri zen. Urte hartan, Palestinar Aginte Nazionalak Tokiko Gobernu Ministerioa sortu zuen, eta 1995ean herrialdeko lurralde-administrazioaren lehen maila 16 gobernaziotan egituratu zuen, bederatzi Zisjordanian eta bost Gazako Zerrendan.

Toki Administrazioari buruzko 1997ko legeak Toki Gobernuaren Ministerioaren jurisdikziotik kanpo uzten ditu errefuxiatu-eremuak. Zuzenean Ekialde Hurbileko Palestinako Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentziaren (UNRWA) mende daude, nahiz eta agentzia hori osasun- eta hezkuntza-arloko zerbitzuak hornitzeaz bakarrik arduratu. Beste zerbitzu motarako, hala nola ur edo elektrizitate hornidurarako, erantzukizunak nahasgarriak dira eta udalerriekin batera kudeatzen dira.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search